XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aldaketa termikoak

II. jarduera (jarraipena)

Jar itzazu prezipitatu-ontzian izotz-kubo batzuk txikituta eta piztu metxeroa.

Behatu berotzen ari den bitartean.

Neurtu tenperatura minutuero eta idatzi taulan.

Ikusi zein tenperaturatan likidotzen den izotz guztia.

Jarraitu berotzen, eta minutuero tenperaturak hartzen, irakiten hasi arte.

Ikusi zein tenperaturatan hasten den irakiten.

Neurtu tenperaturak minutuero, ura agortu arte.

Esperientziako datuak jasotzeko honen antzeko taula bat erabil dezakezu.

DENBORA (min): 0, 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, ...

¡C

1. Zenbat egoera-aldaketa ikusi ahal izan dituzu esperientzia horretan?

Aipa itzazu zein izan diren eta zein momentutan gertatu diren.

2. Substantziaren izaera aldatu al da?

3. Zer gertatzen zaio substantzia baten tenperaturari egoeraz aldatzen ari den bitartean?

4. Zer gertatuko litzateke alderantzizko prozesua egingo bagenu, hau da, esperientziaren amaieran lortu dugun ur-lurrin hori hozten joango bagina?

5. Taulan jasotako datuak dituzula oinarri eta koordenatu kartestiarrak erabiliz, egizu prozeduraren grafikoa.

6. Zein ondorio aterako zenuke jarduera honetatik?

12. jarduera

Hurrengo orrialdean agertzen den taularen antzekoa erabil dezakezu jarduera hau burutzeko.

Hurrengo egoera-aldaketak zein egoeratan edo momentutan gerta daitezkeen edo gertatzen diren idatz ezazu taula batean.